martes, 20 de marzo de 2012

Gure etorkizuneko lanbideari so eginik...


1.-) Eskolaren zeregina Interneteko arriskuen aurrean

Begi-bistakoa da arrisku horren aurrean eskolak zeregin aktiboa izan behar duela, ikasleak babesteko eta sarea segurtasunez erabiltzen dela bermatzeko. Irakasle taldeak hainbat ekintza gauza ditzake batera. Honakoak ditugu egin ditzakeen horien artean:

a) Interneten inguruko interesa adierazi eta maiz eta modu irekian eztabaidatu ikasleek sarean egiten dutenari eta horretatik lortzen dutenari buruz.

b) Interneteko segurtasunaren gaia curriculumean txertatu eta sarea erabiltzearen inguruko balioak testuinguru zabalago batean kokatu.


c) Eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi eta, horretarako, material didaktiko egokiak erabili.

d) Iragazteko eta monitorizatzeko programak erabili.


e) Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP), ikasleak izan ditzaketen arriskuetatik babestea ahalbidetuko duena, prestatu, ezarri eta berrikusi.

ITURRIA:
Teknologia berriak: Ikasleen segurtasuna Interneten: eskolaren erronka berriak


2.-) Bestalde,hezkuntza-plataformen segurtasun-neurriei buruzko azterlana duzue honakoa:

Azterlana

No hay comentarios:

Publicar un comentario