viernes, 2 de marzo de 2012

Aurkezpena

Teknologia berriek gero eta presentzia handiagoa dute egungo gizartean, eta zehazki,
gazteenen kolektiboaren eguneroko bizitzan. Telefonia mugikorra, Interneterako sarbidea,
sare sozialak... fenomeno horien guztien eraginez, gizartean elkarreragiteko modua eta
gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko modua ere aldatzen ari dira. Gainera, aisialdiaren
eta denbora librearen eremuan ere aukera garrantzitsu bihurtzen ari dira.
Teknologia berriek aukera handiak eskaintzen dituzte informazioa lortzeko, ikasteko, komunikatzeko
eta ongi pasatzeko. Mundu berri batera garamatzaten ate irekiak dira, baina
mundu horretan arriskuak ere ugari dira eta gazteak ez dira horretaz konturatu ere egiten.
Gaur egun, ikasleek bizitzan oinarrizkoak diren gaitasunak eskura ditzaten, teknologiak
modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko hezi behar ditugu, bizi osoan izango baitituzte
bidelagun.



No hay comentarios:

Publicar un comentario