martes, 8 de mayo de 2012

Internetek izan ditzakeen arriskuak

Internetek izan ditzakeen arriskuak Honakoak dira adin txikikoek sarean izan ditzaketen arrisku nagusiak.

a) Edukien inguruko arriskuak : potentzialki kaltegarriak izan daitezkeen arriskuak, besteak beste: legez kontrakoak (adibidez, haur pornografia edo terrorismoaren apologia); kaltegarriak (esate baterako helduentzako pornografia, arrazaren araberako iritziak, sektei edo indarkeriari buruzko informazioa); gezurrezkoak (Interneten batzuetan egiazkotzat jotzen den informazio faltsua agertzen da).


c) Merkataritza elektronikoaren inguruko arriskua : adin txikikoak dira Interneten diharduten enpresa batzuen xede. Horien sineskortasunaz baliatzen dira, merkataritzako teknika gehiegizkoak erabiliz. Internet ez da diseinatu informazio pribatua babesteko, nahiz eta hori errespetatzea funtsezko giza balioetako bat izan. Haurrak eta nerabeak egoera bereziki arriskutsuan daude: egindako kalkuluen arabera, haurrei eskainitako orrien %90ek datu pertsonalak eskatzen ditu (gutxienez izen osoa, helbidea eta adina). Informazio hori abiapuntutzat hartuta, enpresek beren banakako nahiz familiako interesen profila sor dezakete. Tekniketako batzuk oso sofistikatuak dira, ZapMe! enpresak erabilitakoa adibidez: ikastetxe batzuei doan eskaini zizkieten ordenagailuak, eta Interneterako sarbidea ikasleen datu pertsonalak biltzen zituen eta merkataritza publizitatea ikustera behartzen zituen programa jakin bat erabiltzeko betebeharraren truke2.


Identitate galeraren inguruko arazoari dagokionez, haurrak eta nerabeak bereziki egoera ahulean daude. Egindako kalkuluen arabera, haurrei eskainitako orrien %90ek datu pertsonalak eskatzen ditu (gutxienez izen osoa, helbidea eta adina)1. Informazio hori abiapuntutzat hartuta, enpresek beren banakako nahiz familiako interesen profila sor dezakete. Hainbat teknika erabiltzen dituzte beren datuak eskatzeko: pertsonaia bizidun erakargarriak, opariak, jokoak lortzeko edo programak jaisteko aukera eta abar. Adin txikikoak nekez hasiko dira pentsatzen informazio pertsonala emateak ekar ditzakeen ondorioei buruz, eta are gutxiago opariak eta dibertimendua hitzematen dizkietenean.



b) Adin txikikoek sarearen bidez ezagutu dituzten eta batere edo oso asmo onak ez dituzten pertsonekin kontaktatzeko eta horiekin harremanak izateko arriskua dago. Adibidez, Internet ingurune ideala da pederastentzat, nerabeak erakartzeko gero eta sofistikatuagoak diren gizarte ingeniaritzako teknikak garatzeko interesa dutenentzat. Arriskua bera adin txikikoek ezezagunekin zuzeneko komunikazioa izatean eta beren buruei edo beste pertsona batzuei buruzko gauza gehiegi azaltzean (batez ere beren helbidea edo telefono zenbakia esatean) datza. The Face of the Web izeneko lanaren arabera, elkarrizketatutako Europako 10.000 nerabeetatik %40k onartu du mezuak trukatzen dituela Internet bidez ezagututako norbaitekin. Horietatik %22 aurrez aurre ezagutzera iritsi da eta berriketa taldeetan parte hartu duten nesken %25 kezkatuta edo izututa sentitu da uneren batean.



d) Lege alderdiekin zerikusia duen arriskua : adin txikikoak Internetek izan ditzakeen arriskuen biktima izateaz gain, sarean egindako ekintzen, beste pertsona batzuei kalteak eragin diezazkieketen ekintzen, arduradun ere izan daitezke. Ondorengo adibideak ditugu gogoan:

- Norbait balizko arriskuan jartzea bere datu pertsonalak kaleratuz edoezagutaraziz.

- Norbait mintzea edo esandakoa norbaiti ez gustatzea.

- Delituren bat egin eta lege erantzukizunen bat izatea.

Web orri, berriketa gela edo foroen bidez mehatxuak eginez edo jazarriz arazoak sortu dituzten adin txikikoen hainbat kasu salatu dira. Horrezaz gain, marrazkiak, musika edo testuak bana, kopia edo argitara ditzakete, baimenik gabe hartuz copyrightak web orrietatik. Horrenbestez, ezinbestekoa da haur eta nerabeak heztea, on line daudenean egiten dutenak gainerakoengan eragina izan dezakeela eta ondorioak izan ditzakeela ohar daitezen.


Honen aurrean, jakina, eskolak zeregin jakin batzuk ditu, hona hemen artikulu interesgarri bat!

ITURRIA:Teknologia berriak: Ikasleen segurtasuna Interneten: eskolaren erronka berriak

No hay comentarios:

Publicar un comentario