viernes, 2 de marzo de 2012

Interneta era egokian kontsumitzeko ahoulko sorta:


- Ez da erraza baina, ikasi behar dugu ordenagailuaren aurrean edo sakelakoarekin pasatzen dugun denbora kontrolatzen.
- Teknologia berriek ez dute eragozpen izan behar zuretzat ezinbestekoak eta beha-rrezkoak diren beste gauza batzuk egiteko: lo egitea, eskolako lanak egitea, lagu-nekin jolastea, kirola egitea, e.a.
-Babestu zure datu pertsonalak. Ez eman ezagutzen ez duzun inori, nahiz eta oso jatorra iruditu.
- Gurasoei edo konfiantzako nagusiei laguntza eskatzea ez da inolaz ere salataria izatea.

Eusko Jaurlaritzaren aburuz sarean egin daitekeena eta arriskutsua dena

EGIN DAITEKE

Lagunekin txateatzea

Zure interesekoak diren gaiei buruzko infor-mazioa bilatu eta zeure kasa ikastea.

Zeure web orria edo bloga edukitzea.

Interneten bideoak ikustea, musika entzutea eta jolastea.

Zure lagun eta senideekin SMSen bidez ko-munikatzea.

Norbaitek informazio desatsegina bidaliz gero, posta zerrendatik ezabatzea.

Ciberbullinga salatzea.

Birus-kontrakoa erabiltzen eta eguneratua mantentzen ikastea.

ARRISKUTSUA


Jasotzen dituzun e-mail guztiak irekitzea.

Posta elektronikoko mezuak arrazoi on bate-gatik katean bidaltzea.

Bluetooth beti konektaturik edukitzea.

Zure argazkiak, zure lagunenak eta senidee-nak partekatzea.

Zure messengereko pasahitza lagun batzuei esatea.

Interneten jende berria ezagutu eta erlazio berriei bide ematea.

Inork trabarik edo araurik jarri gabe, Interne-ten nabigatzea.




ITURRIA: 
Teknologia berrien kontsumoa eskoletan, Eusko Jaurlaritza

Hausnarketarako galderak


Zeintzuk dira zure ustez Interneteko alde onak eta alde txarrak?
Badakizu segurtasunez nabigatzen?

Aurkezpena

Teknologia berriek gero eta presentzia handiagoa dute egungo gizartean, eta zehazki,
gazteenen kolektiboaren eguneroko bizitzan. Telefonia mugikorra, Interneterako sarbidea,
sare sozialak... fenomeno horien guztien eraginez, gizartean elkarreragiteko modua eta
gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko modua ere aldatzen ari dira. Gainera, aisialdiaren
eta denbora librearen eremuan ere aukera garrantzitsu bihurtzen ari dira.
Teknologia berriek aukera handiak eskaintzen dituzte informazioa lortzeko, ikasteko, komunikatzeko
eta ongi pasatzeko. Mundu berri batera garamatzaten ate irekiak dira, baina
mundu horretan arriskuak ere ugari dira eta gazteak ez dira horretaz konturatu ere egiten.
Gaur egun, ikasleek bizitzan oinarrizkoak diren gaitasunak eskura ditzaten, teknologiak
modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko hezi behar ditugu, bizi osoan izango baitituzte
bidelagun.